MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdiaren uztaileko azken saioa gaur

Bazter Fest ekimenean emakumezkoen musika estilo ezberdinak dira protagonista. Astelehenero, eta hainbat astez, musika-topaketa bat egiten da herriko kantariekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez, eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina (La Basu Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide da) kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

Gaurko saioan, hilak 27, Alas Glow (Bilbo) arituko da. Urte honetan, bere bakarkako lehenbiziko singlea kaleratu du: Algo pendiente. Txikitatik dago musikaren munduari lotuta, eta abeslari gisa musika-estilo guztietan aritu da: klasikoa, pop, soul, reggae… Milaka proiektutan parte hartu du: Soul Business, Ke no falte, … 2017an La Basu ezagutu zuen eta haren korista izaten hasi zen, Euskal Herri osoan kontzertuak eskainiz. Horrela, eta rapera hurbilduz, bere estilo propioa aurkitu du eta bere kantak ateratzen hasi da.

Datorren astean, abuztuaren 3an,  Kenna I (euskaraz) arituko da, eta horrekin zikloa amaitutzat emango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu