ESZENA

“Karrikan” plataformaren III. deialdiaren irabazlea Eflirkoa konpainia izan da

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Euskal Herriko mankomunitateak-Hamekak eta Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute Karrikan plataforma.  Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuz osatu zen.

Karrikanen hirugarren edizioan Eflirkoa konpainiaren Echos dantza garaikideko pieza aukeratua izan da, aurkeztutako 18 proiekturen artean. Karrikan-eko kideek proiektu hau aukeratu dute “bere originaltasunagatik, planteamendu artistikoaren exijentziagatik eta bidegarritasunagatik”. Eflirkoa kolektiboa Flora Bougues koreografo eta dantzariak eta Eric Lenormand saxofonista eta konpositoreak osatzen dute. Kolektiboak musika eta dantza nahasten duten zeharkako proiektuak sortzen ditu.
Eta Echos proiektuan, kolektiboak dantza garaikidea eta eguneko hainbat musika-hizkuntza tradizional fusionatzen ditu hiri-espazioan, “gizakiaren lekua hirigunean ezbaian jartzeko, eta bere patroi soziokulturalak esploratzeko”.

Ikuskizunaren sormen prozesua maiatzera arte iraungo du, Karrikanek emandako egonaldi artistiko ezberdinetan: Hameka Kale Arteen Fabrikan (Louhossoa, Lapurdi), Harrobian (Bilbo, Bizkaia), Mendi Zolan (Hendaia, Lapurdi) eta Dantzagunean (Errenteria, Gipuzkoa). Lanaren aurre-estreinaldia Arrigorriagan izango da 2019ko maiatzaren lehenengo asteburuan eta, estreinaldi ofiziala, maiatzaren 18 edo 19an izango da Mai du théâtre jaialdian, Hendaian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button