MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdiaren seigarren edizioa gaurtik aurrera

Bazter Fest ekimenean emakumezkoen rap-a izango da protagonista. Gaurtik aurrera, astelehenero, eta hamar astez, musika-topaketa bat egingo da herriko raperekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

La Basuk, Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide denak eta hasieratik proiektu honen bultzatzaile denak, ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu. Bazter Fest-en karteleko lehen bost artistak hauek dira: Las Tea Party DJs (ekainaren 1ean), Eva Mena (ekainaren 8an), VitterSweet (ekainaren 15ean), Lohitzune Lohi (ekainaren 22an), Mad Muasel (ekainaren 29an).
Hauen ostean etorriko direnak datozen asteetan jakinaraziko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu