Nontzeberri

“Bazter Fest” jaialdiaren seigarren edizioa azken txanpan da

Astelehenero, eta hamar astez, musika-topaketa bat egiten ari da herriko raperekin Bazter Fest ekimenaren barruan, emakumezkoen rap-a ezaguztera emateko xedez. Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean izanen dira hoitzoruak, 20:00etan,

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

Gaurko saioan, kantaria, musikagilea, irakaslea eta pedagogoa den Mad Muasel (Bilbo) dancehall abeslariaren txanda izango da. Estatu espainiarreko dancehall-aren panoraman artista aitzindarietako bat dugu. 2008tik lanean dago eta hiru album grabatu ditu eta hamaika kontzertu eskaini. Agertokiaren gainean ikusleak hipnotizatzen ditu bere jarrera eta nortasun ikaragarriez, izan ere, “Muaselek pentsatzen duena esateko erabiltzen du mikrofonoa, baita inortxo ere axolagabe uzten ez duen moldeaz esan ere”.

Bazter Fest-etik Pasatu direnak honakoak dituzue: Las Tea Party DJs, Eva Mena, VitterSweet, eta Lohitzune Lohi.

Exit mobile version