BESTELAKOAK

Datorren astean “Bilboko III. Berbagunea”

Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritzak bultzatuta, Bilboko III. Berbagunea izeneko ekitaldia antolatu da azaroaren 13an, Bilboko Alondegian. Gaur berton, kultur arloko hainbat lagunekin batera, ekimenaren aurkezpena egin da.

Berbagunearen helburua sinple bezain garrantzitsua da:  euskararen erabilera kalera ateratzea, hots,  euskara euskaraz konpartitzea.

Egun horretan agertuko direnak kultur arlokoak (idazleak, bertsolariak, antzerki mundukoak…) kirol arlokoak (Athletic, Euskaltel Euskadi, arraunlariak…) alderdi politiko guztietako ordezkariak eta beste sektore batzuetakoak ere (abokatuak, sukaldariak…) izango dira.

Bertan esan denez, “…pertsona euskaldunak eta euskaraz ikasten ari direnak elkartu nahi ditugu euskaraz jardun dezaten, euskara edozein momentutan erabili behar baita, modu naturalean. Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork har dezake parte, izan ere, euskaldunak eta euskaldun hartzaileak batu nahi ditugu”.

Egun horretako programa honakoa izango da: egunean zehar lau txanda antolatuko dira (guztira 2.000 bat pertsona). Txanda bakoitzean seinaka jarrita mahai baten inguruan eta ordu eta erdiko tartean bi mahai mugimendu egingo dira. 20 minutuko hiru txandatan gai bat izango da berba egiteko.

Gaurko prentsaurrekoan kazetariek ere parte hartu dute, eta ez bakarrik informazioa biltzen, baizik eta ekimenaren gaineko usteak, balioak eta ekarpenak eginez. Eta nola ez, Nontzeberri ere bertan izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button