MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdiaren barruan, gaur Gara Freedom taldea

Bazter Fest ekimenean emakumezkoen musika estilo ezberdinak dira protagonista. Astelehenero, eta hainbat astez, musika-topaketa bat egiten da herriko kantariekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez, eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

La Basuk, Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide denak eta hasieratik proiektu honen bultzatzaile denak, ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu. Jaialditik pasatu diren batzuk honakoak dituzue: Las Tea Party DJs, Eva Mena, VitterSweet, Lohitzune Lohi,  Mad Muasel,….

Gaurko saioan, uztailak 13, Gara Freedom (Bilbo) kantaria arituko da, bere soul eta r&b estiloarekin. Artista horrek genero urbanoa maite du. Soinu-ingeniaritza ikasi zuen Bartzelonan. Bertan zazpi urte eman zituen eta musikari ikaragarriak ezagutu zituen; beraiekin erruz ikasi eta lan egin zuen. Disko bat dauka bidean, hitz gordinekin, sentimenduz betea.

Datozen asteetan,  honako kantariak arituko dira: uztailaren 20an, MiniMi Beatbox (erderaz), eta uztailaren 27an, Alas Glow (elebidun). Azkenik, abuztuaren 3an,  Kenna I (euskaraz) arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu