MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdian, Lohitzune Lohi dantzari eta koreografoaren txanda

Badira aste batzuk emakumezkoen rap-a ezagutarazten duen Bazter Fest ekimena hasi zela.  Astelehenero, eta hamar astez, musika-topaketa bat egiten ari da herriko raperekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean. Gaur, ekainak 22, Lohitzune Lohi  dantzariaren txanda izango da.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”. La Basuk, Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile eta kide denak eta hasieratik proiektu honen bultzatzaile denak, ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizatzen ditu.

Lohitzune Lohik umetatik dantzari bokazioa daukan arren, 13 urterekin hasi zen serioago hartzen. Madrilen eta Bartzelonan ikasi zuen, eta 15 urterekin hip hop, dantza garaikidea, baleta eta jazz dantza ikastera joan zen hainbat lekutara: Londres, Manchester, Italia eta Polonia. 2018. urtean, erizaintzako karrera amaitu zuenean, Londresera joan zen aukera bila eta dantza ikasten jarraitzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button