LITERATURA

Baztango “Ilbeltzak” dena belztuko du

Gaur abiatuko da Baztanen Ilbeltza, eta 20tik 26ra nobela beltzaren inguruko egitarauaz gozatzeko aukera eskainiko du ekimenak.

Gaur, hilak 20, 19:00etan Fernando Rey itzultzailearekin egingo dute solasaldia. Asteazkenean, Amaia Elizalderen eskutik Mirande Beltza izeneko hitzaldia antolatu dute. Ostiralean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, eta Begoña del Tesorekin, Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak zeintzuk diren aztertuko dute.
Larunbatean, Jon Alonso, Maribu Elizalde eta Eneko Bidegain hirukoteak osaturiko mahai-inguruan Mundua Iturendik pasatu zenekoa izeneko gaia jorratuko da. Arratsaldean, hainbat liburu aurkeztuko dira:  Itsu kolpeka (Alfontso Gartziandia) eta Lardaska (Patricia Highsmith, Josu Barambones II.(H)ilbeltza bekaren irabazlea).Eta igandean, 26an, errezitaldi batek hartuko du protagonismoa: Poesiaren Kriminalak
Horretaz gain, urtarrilaren 26ra arte, Begoña Durruty-ren Bereterretxeren Kanthoria erakusketa egongo da Arizkunenean.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak, elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2020ko (H)ilbeltza bekaren deialdia ere egin dute. 6.000 euroko beka da, eta martxoaren 6a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button