LITERATURA

Baztango (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea abian da

Atzo hasi zen (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea, Elizondoko liburutegian, 19:00etan. Ekitaldi horretan, besteak beste,  www.ilbeltza.eus webgunea aurkeztu zuten. Urtarrilaren 24ra arte iraungo du literatur genero beltzaren inguruko jaialdiak, eta bertan, izango da zer ikusi, entzun eta irakurri.

Hala, gaur bertan, Arizkungo medikuaren liburutegian, 19:00etan, lehenengo solasaldia izango da: Xabier eta Martin Etxeberria anaiak Gogorraren sekretua liburuaren inguruan arituko dira.

Hilaren 21ean, beste solasaldi bat izango da: Jose Antonio Loidi, Angelita arrebaren begietatik. Eta 22an ere, hirugarren berbaldi bat izango da, Harkaitz Cano idazlearekin, Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan: Akabaila beltzak zineman.

Hilaren 23an, halaber, Jim Thompson idazle beltz estatubatuar klasikoa izango dute hizpide Xabier Olarrak eta Miel Angel Elustondok, Beltzean Beltz… Eta Jim Thompson izenburupean, Elizondoko Arizkunenean, 11:00etan.
Egun horretan, gainera, liburu aurkezpenak ere izango dira: Jon Alonsoren Beltzaren koloreak (nobela beltzari buruzko oharrak ); Jon Arretxeren Estolda jolasak eta Gotzon Barandiaranen Gidariaren okerra. Ondotik, Koldo Almandozen Columba palumbus film laburra aurkeztuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button