LITERATURA

Jon Arretxe eta Fernando Morillo euskal idazleak Frankfurteko Liburu Azokan

Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azoka egun hauetan da, eta urtero bezala, euskal idazleak ere bertan izango dira. Aurten Jon Arretxe eta Fernando Morillo izan dira aukeratuak, eta Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustaturiko standean izango dira. Euskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea ere bertaratuko dira.

Hala, euskal literatura aurkezteko bi ekitaldi egingo dira egun hauetan. Lehena gaur bertan, Frankfurter Buchmesse-ko Forum Dialog aretoan izango da. Bertan, Idoia Noble itzultzaileak aurkeztuta, Jon Arretxe eta Fernando Morillo idazleek hitzaldia egingo dute Literaturaren abentura euskararen munduetan barrena izenburupean.

Bigarren ekitaldia ostiralean izango da, eta honetan, Jon Arretxe, Fernando Morillo idazleak eta Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria, euskal literaturaren gaurko egoeraz eta alemanez egindako itzulpenei buruz mintzatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button