BERTSOTAN

Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Konfinamendu garai hau ahalik eta hobekien eramateko asmoz, Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamahirugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, inguru horretan bizi direnentzat. Bertsoak maiatzaren 4tik 15era arte bidali beharko dira.

Zer bidali behar da? Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak, gai, doinu eta neurri librekoak.

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira: A maila, 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. (Sariak: lehenak trofeoa eta 50 euro eta bigarrenak trofeoa eta 30 euro); B maila, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. (Sariak: lehenak trofeoa eta 100 euro eta bigarrenak trofeoa eta 70 euro); C maila, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte. (Sariak: lehenak trofeoa eta 150 euro eta bigarrenak trofeoa eta 120 euro); eta D maila, 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. (Sariak: lehenak trofeoa eta 200 euro eta bigarrenak trofeoa eta 150 euro)

Bertsoak bakarrik e-mailez bidali ahalko dira, helbide honetara: kultura@bera.eus

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button