ARTEA

Bay Sala artistaren erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoan Bay Sala (1913-1995) erakusketa abiatu zen joan den astean. Massimiliano Tonellik (Historialaria eta arte kritikaria) artistari buruzko hitzaldi laburra eskaini zuen inaugurazio egunean. Bay Salaren erakusketa ikusgai izango da martxoaren 3ra arte.

Juan Bay Sala (jatorrizko izena Juan Bayón Salado) Logroñon jaio zen 1913ko ekainaren 24an eta 1918an Bilbora lekualdatu zen. Bilboko arte eta ofizioen eskolan ikasi zuen Federico Saenz eta Angel Larroque irakasleekin 1936ko maiatzera arte. Bere lehenengo erakusketa 1941ean  egin zuen Bilbon, eta urte bete geroago Bay Sala izengoitiarekin egin zuen beste erakusketa bat Zaragozan.
1945ean, Bizkaiko Arte Elkarteko bazkide-sortzaile izan zen. 1950eko udaberrian Parisera joan zen, eta bertan izan zen 1969. urteko amaiera arte. Urte hauetan zehar aldizkako erakusketak aurkeztu zituen Parisen, Madrilen eta Bilbon. 1968an erakusketak egin zituen Tokion eta Parisen, eta hiri horretako Toile aretoan hartu zuen parte gonbidatu gisa. Bere lanak Jean Cocteau, Raoul Dufy, Picasso, Utrillo, Vlaminck eta beste 35 artisten ondoan erakutsi ziren. 1991ean Bizkaiko Arte Elkarteko ohorezko kide izendatu zuten.

Bere lanak honako museotan daude ikusgai: Bilboko Arte Ederretako museoan, Frantziako Musée de I’llen, Sceaux, Donostiako San Telmon, Madrileko Arte Modernoan, Goaz Museumean, Gasteizeko Udal Museoan, Julio Quesada de Crevillet museoan, eta beste hainbatetan.
Bilbon hil zen 1995eko apirilaren 2an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button