ARTEA

“Homeless” Angela de La Cruz artistaren erakusketaren estreinaldia, Azkuna Zentroan

Homeless atzera begirako erakusketa moduan taxututa dagoen erakusketa aurkeztu da, Angela de La Cruz (A Coruña, 1965) 2017ko Arte Plastikoetako Sari Nazionalak bere 20 urteko ibilbideko lan hautatuak biltzen dituena. Bertan, de la Cruzen hizkuntzako eta ibilbideko funtsezko uneak irudikatzen dituzten lanak jasotzen dira, eta, aldi berean, azken 20 urteetako hizkuntza artistikoaren garapena islatzen dutenak.

Estreinakoz aurkezten du artistak bere obraren lagin hain osoa, eta estreinakoz da ere,  bere lanak Euskal Herrian aurkezten dituela.

Pinturaren eta eskulturaren mugak hausten dituen erakusketari  izenburua ematen dion Homeless (1996) artelana, artistak armazoia puskatuz osatu zuen lehenengo obretako bati dagokio. “Lanari eusteko eta margo-izaera dramatizatzeko, inguruko espazioa erabili zuen lehenengo margolanetako bat izan zen”, Carolina Grau erakusketako komisarioak azaldu duenez.

Erakusketa Bilboko Azkuna Zentroan, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak eta Galiziako Arte Garaikideko Zentroak elkarlanean  antolatutakoa da, urriaren 25etik 2019ko urtarrilaren 20ra ikusgai egongo dena.

“Homeless , pintura horixka handia, armazoia zakar hautsita, tente ageri da lur gainean, erakusketa-espazioko izkinan mehatxuka ari balitzaigu bezala”, azaldu du artistak erakusketaren aurkezpenean egin duen bisita gidatuan. Eta izenak berak adierazten duen moduan,  gure gizartean zikloz ziklo ikusten ari garen etxerik gabeko jendea irudikatzen du.  Hartara, izenburu horrek giza sentipena transmititu eta iradoki nahi duela adierazi du jendaurrean. “Homeless,  etxerik gabeko pertsonei dagokie, beren ondasunak eta memoriak aldean eramaten dituzten horiei dagokie”,  hormarik gabeko margolana, etxerik gabeko batekin alderatuz.

Erakusketari izena ematen dion artelan horrekin batera, beste 24 lan jarri ditu artistak jendaurrean, 1996tik 2018ra bitartean egindakoak eta artistak orain arte bere lan kopuru handiena jasotzen duen lagina, hain zuzen. Guztietan, bere obraren bereizgarri den margolan- eskultura uztarketa sumatzen da, koadroei kalitate eskulturala emanez. Hala, pintura ardatz hartzen badu ere, beraien arteko mugak ezabatuta daude eta bata zein bestea erabiltzen du, adierazi nahi duenaren eta obra bakoitzak duen beharraren arabera.

Bere obran maiz agertzen diren gaurkotasunarekiko kezkak islatzen dituzte lanek, desparekotasun soziala, egoera politikoa, gerra irudiak, klima aldaketaren ondorioei erreferentzia egiten dietenak. “Arrazoi politiko, ekonomiko, sozial, edo kulturalengatik eta gatazka belikoengatik mugimendu globaleko unean baikaude hamarkada hauetan”, artistak azpimarratu duenez.

Angela de la Cruz Londresen bizi eta lan egin du. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatetik (1987) Londresera mugitu aurretik, non arte ederretako ikasketak egin zituen Londreseko Goldsmiths College-ean (1994) eta eskultura eta teoria kritikoko ikasketa Slade School of Art eskolan (1996). Bere ibilbide aertistikoan, hainbat sari jaso ditu, hoien artean, Arte Plastikoen Sari Nazionala (2017); Katalunia 2016ko –La Panera. Asociació Catalana de Critiics d’ Art (ACCA)– erakusketa hobeenerako izendapena ‘Escombros’ proiektuagatik (2017); Critica Galicia Saria (2011); ARCO, Crítica de Arte Saria (2011), Turner Sarirako Izendapena (2010) eta Paul Hamlyn Saria (2010).

Informazioa gehiagorako, Azkuna Zentroko webgunera jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button