MUSIKA

Bay of Biscay Festival 2020ko edizioa bertan behera lotu da

Covid-19 pandemiaren eragina maila guztietan eman da, baina kulturgintza izan da, beste askoren artean, sektorerik kaltetuena. Kultura bera deuseztatu du, eta udan egiten diren jaialdi erraldoiak dira horren adibide.

Horixe gertatu da Bay of Biscay Festival 2020 edizioarekin. Aurten, bertan behera uztea erabaki dute publikoaren, langileen eta artisten osasuna babesteko. Bay of Biscay Festivaleko taldeak hala erabaki du, baina era berean, lanean hasi dira eta “datorren urteko edizioa ospatzeko ilusio berdinarekin eta gure nortasuna osatzen duten balore berdinekin jarraitzen dugu lanean. Bay of Biscay Festival jaialdiaren antolaketa taldea buru-belarri jarraitzen dugu lanean gure esentziari fidel, gaur inoiz baino gehiago, garatzen ditugun baloreak garrantzitsuak baitira; hurbileko merkataritzaren, produktuaren eta tokiko eszenaren garapen jasangarri bat, turismo jasangarri bat eta ingurugiro zein gizarte erantzukizuna”.

Datorren urtean bueltan izango da jaialdia, “inoiz baino indartsuago eta ilusio handiagoarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button