BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen sailkatuak, Barberena eta Soto

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42. edizioa joan den asteburuan hasi zen bi saiorekin; larunbatean Iruñean eta igandean Irurtzunen.
Iruñekoan Jon Barberena baztandarrak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela eta igandekoan, Julio Soto gorritiarrak. Bi bertsolariok datorren martxoaren 7an Berriozarren jokatuko den finalaurrekoan kantatuko dute.

Iruñeko Katakrak aretoan egin zen larunbateko saioa. Jon Barberenak lortu zituen puntu gehien eta bere atzetik puntuen arabera Oier Lakuntza iruindarra, Aritz Saragueta beteluarra, Joxema Leitza arbizuarra, Bittor Elizagoien baztandarra eta Unai Uberetagoena tolosarra izan ziren. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. 

Igandean Irurtzunen jokatutako bigarren saioan Julio Sotok lortu zuen finalaurrekoetarako txartela. Atzetik, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi Luze, Alazne Untxalo, Kotte Plaza eta Iban Garro geratu ziren.

Nafarroako Bertsolari Txapelketak datorren asteburuan izango du segida, Zubirin egingo den hirugarren final-laurdenarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button