LITERATURA

“Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira”, Hasier Larretxearen azken lana kalean da

Gaur, irailak 29, Hasier Larretxeak bere seigarren poesia liburua aurkeztu du Iruñeko Karrikiri Euskal Topaguneko Elkartean. Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira izenburuarekin, Pamiela argitaletxearen eskutik aurkeztu du idazleak berak gaur.

Arraiozko (Baztan, Nafarroa) idazlearen lan ugarien arteko azken ekarpena da liburu hau. Poesian Azken bala (2008), Atakak (2011), Niebla fronteriza (2015), De un nuevo paisaje (2016) eta Meridianos de tierra (2017) argitaratu ditu. Narrazioan, aldiz,  Larremotzetik (2014), Zuri NegrÌn-en ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin osatutako El lenguaje de los bosques (2018). Eta Te cuento lanean, Clemente Bernad argazki kazetariaren irudiak Pulgarcito ipuinaren errebisioarekin lagunduta, 2015ean.

Gurasoekin batera emanaldi performatiboak ere osatzen ditu poesia, herri-kirolak eta herri doinuak uztartuz. Idazleak aitortu izan duenari helduz, “Baztango baso hertsietan barrena, aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz eta aizkorakadaren oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen”.

Pamiela argitaletxearen arabera, “inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Gaur, hain zuzen, handik etorri da, lehen pertsonan liburuaren nondik norakoen berri emateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button