BESTELAKOAK

Euskarazko Hormakinen Nazioarteko I. Lehiaketa

Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkartea, abian jarri du lehiaketa sortzaile eta interaktiboa hau: Euskarazko Hormakinen Nazioarteko I. Lehiaketa.

Berez, sare sozialetan horma edo muro delakoan maiz itsasten diren irudi zein esaldiak dira hormakinak, askotan euskaraz egon beharrean beste hizkuntza batzuetatik kopiatzen eta erabiltzen ditugunak gure pentsamenduak hobeto islatzen dituztelakoan.
Bertatik adierazi digutenez, “gure asmoa da sare sozialetan gero eta mezu gehiago euskaraz ikustea eta erabiltzea”. Eta hortik sortu da Euskarazko Hormakinen Nazioarteko I. Lehiaketa. 

Hormakin lehiaketa honetan nola parte hartu, zeintzuk diren arauak eta baldintza teknikoak eta irabazleentzako sarien sorta zein den, Sasiburu Barakaldoko euskaldunon elkarteko blogean azaltzen da.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunarekin batera sarien berri zabalduko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button