Nontzeberri

“Bath Salts (saga)” eta “El peso del rodaje” filmen aurkezpena

Jorge Nuñez (Santurtzi, 1983) eta Victor Rubio (Reus, 1982) zinegileek Bath Salts (saga) eta El peso del rodaje filmak aurkeztuko dituzte hurrenez hurren, gaur, ekainak 6, Bilboko Puerta gunean, 21:00etan.

Nuñezek 2012an eta 2013an filmatu du 45 minutu inguru irauten duen Bath Salts (saga) lana Reus, Bilbao, Getxo eta Madriden. Marti Inglada, Hector Matilla, Marcos Urquijo, Pernan Goñi, Jorge Jarel Sanjurjo eta Estanis Comella aktoreek antzeztua, etxeko saloian “dimentsio arteko ate” bat aurkitzen duten bi gazteren istorioa kontatzen du. Aurkikuntza horren ondorioz, bien arteko harremanean eta kanibalismoan sakonduko dute.

Bestalde, Victor Rubio katalanaren El peso del rodaje filmak Bath Salts (saga) pelikularen filmaketa du oinarri. Izan ere, film horren zati bat Kataluniako Reus hirian filmatu zen. Rubioren lanak asteburu bat iraun zuen filmaketa zati hori jasotzen du erreportaje formatuan eta pelikulan parte hartu zuten lagunei egindako elkarrizketekin. “Jorge Nuñezek grabaketan eta muntaketan bere buruari ezarri zizkion mugetatik abiatuta, zinegile santurtziarrak hainbat eragozpen eta ustekabe gainditu beharko ditu, gerora behin betiko obra osatuko dutenak”.

Exit mobile version