BERTSOTAN

“Bat-batean” bertso saio musikatua, Bilbon

Oskar Estanga (Gaintza, 1978) bertsolari eta musikariak zuzenduta, igandean, urtarrilak 19, Bat-batean bertso saio musikatua izango da Bilboko Campos Antzokian, 10:00etan.

Antzokiak bidali duen oharrean jasotzen denez, “hitz denak bat-batekoak izango dira, lekura egokituak. Musikak aldiz aurretik aukeratuak daude, doinu ohiko eta ez ohikoak munduko musiken aire berezietan eginez, samba, sona, tangoa… Eta bertsoak, musikarekin bat-batean, bi gozamen aldi berean bermatuta”.

Estanga bertsotan eta gitarrarekin arituko da, beste bertsolari batzuekin batera: Jon Martin (Oiartzun, 1981), Aimar Karrika (Auritz, 1980), Migel Mari Elosegi (Leitza, 1970) eta Etxahun Lekue (Larrabetzu, 1980). Horiek guztiak askotariko erritmoetan murgilduko dira: samba, sona, tangoa…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button