MUSIKA

“Basque Fest, Rock City”, Bilboko Aste Santuan

Bilboko Kafe Antzokiak, aurten ere, Basque Fest, Rock City kontzertu sorta ondu du Aste Santurako. Hala, martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n lau kontzertu izango dira, eta bi talde emanaldi bakoitzeko.

Hala, 28an, Moonshakers (rock, Bizkaia) eta Free The Wheel (rock gogorra, Bizkaia) taldeek joko dute. 29an, The Northaguirres (hard-rock, Gipuzkoa), Mocker’s (hard-blues eta rock psikodelikoa, Bizkaia) eta Kazkezur (indie-rock, Nafarroa).

30ean, Yellow Big Machine indie-rock talde bilbotarra eta Mungiako Lukiek eta Toc arituko dira. Yellow Big Machine taldeak disko berria plazaratuko du laster.

Azkenik, 31n, musika beltzaren festa izango da, The Excitements katalanen eta The Allnighters gasteiztarren eskutik.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button