IKUS-ENTZUN

Murnau zinegilearen “Nosferatu”, zuzeneko musikarekin jantzita

Friedrich Wilhelm Murnau zine zuzendariak 1922an filmatutako Nosferatu lan mutua programatu du gaur, Bilboko FAs zineklubak, El Carmen arteoan, 19:45ean.

Proiekzio berezia izango da, Javier Perez de Azpeitiak musika jarriko baitio, zuzenean. Horrekin batera, Murnau zinegilean aditua den Luciano Berriatuak emanaldia aurkeztuko du.

Terrorezko film klasikoak hauxe kontatzen du: 1838 urtea, Hutter izeneko Danimarkako Viborg hiriko higiezinen enpresako langilea Ellen emazteari agur esan eta Transilvaniara doa. Bertan, bere bezero Orlok kondearekin bilduko da, gaztelu bat saldu nahi baitu. Bidaia luzearen ostean, Hutter gaztea gaztelura iritsiko da, baina bertan, ezusteko ugari aurkituko ditu…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button