LITERATURA

Juan Rulforen idazlearen 25 argazki Donostiako FNAC-en

Juan Rulfo idazle mexikar handiaren argazki erakusketa paratu dute Donostiako FNAC-en. Datorren hileko 31ra bitartean ikusi ahalko dira irudiok.

Donostiako FNAC-ek zabaldu du Sólo son imágenes. 25 fotografías de Juan Rulfo izeneko erakusketa interesgarria. Juan Rulfo Fundazioak eta RM argitaletxeak antolatu dute ekimena idazlea omentzeko, izan ere, duela 25 urte hil zen Rulfo.

Erakusketan, idazle mexikarrak berak ateratako hainbat zuri-beltz ikusiko dira, eta Donostiatik hainbat hiritara bidaiatuko da ekimena.
Irudiok 100 fotografías de Juan Rulfo titulupeko liburutik aterata daude, eta kopuru zehatza borobiltzeko, esanguragatik edo, eta entresaka egiteko Andrew Dempsey eta Daniele De Luigi adituak aritu dira, hauek izan baitira Pedro Paramo eleberri ederraren egilearen argazki guztiak ikustatzen eta arakatzen ibili direnak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button