BESTELAKOAK

“Basque Fest” jaialdia, datorren astean Bilbon

Datorren astean, apirilaren 17tik 21era, Basque Fest egingo da Bilbon, eta bere programaren barruan, 300 jarduera baino gehiago antolatuko dira: gastronomia, antzerkia, musika, dantza eta herri kirolak.

Zazpigarren urtez jarraian, Bilbo herri kiroletarako agertokia izango da, eta produktu gastronomiko onenez gozatzeko aukera izango da, bai eta goi-mailako musika eskaintzaz gozatzeko ere. Hala, Iparraldeko Kalakan hirukotea, San Salvador, Oreka TX taldea edota Izaro euskal poparen izarraren musika entzun ahalko dira.

Euskal kulturaren jaia apirilaren 17an hasiko da, Azkuna Zentroan. Kalakan eta Khami taldeek sortutako Mugak ikuskizunarekin hasiko da. Mallabiko Izaro kantautoreak kontzertua eskainiko du hilaren 18an, osteguna, 21:00etan Plaza Barrian, eta horren ostean Korrontzik dantza eta musikaren arteko fusioa eskainiko du Bizkaia osoko 12 dantza- eta musika-talderekin batera. Beste alde batetik, Nora Izagirre, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador euskal artisten ahotsak entzun ahal izango dira Bilborocken.
Kafe Antzokiak Rock City programatuko du berriz ere, eta gaur egungo euskal panoramaren talderik onenak bilduko ditu. Egunero egongo dira kontzertuak 22:00etatik aurrera, eta Eskoziako Teeenage Fanclub talde gonbidatua izango daa.

Aurtengo berritasun garrantzitsuenetako bat zinema atala izango da. Apirilaren 18an, 19an eta 20an, BBK aretoan, Koldo Serra zuzendari bilbotarraren Gernika filma pantailaratuko dute.

Jaialdiaren azken gauean, jendeak euskal kulturaren eta mitologiaren erroei lotutako ikuskizun magiko batez gozatuko du: akelarrea. Negua, Arriaga plazan egingo da, apirilaren 20an, 21:00etan. Sua izango da protagonista. “Ilun-ilun dagoela, gazte batzuek gure arbasoen errituak eta mitoak birsortuko dituzte”.

Eta euskara izango da egitarauko protagonista. “Edizio honetako berritasunetako bat euskara-eskolak izango dira. Bilbotik ibili ahal izateko euskarazko esapideak ikasteko tailerretan; bertaratzen direnek agurtzen ikasiko dute, bai eta eskerrak ematen eta taberna eta jatetxeetan euskaraz eskatzen ere. Hogei minutuko eskola laburrak Areatzan emango dira beste tailer didaktiko batzuekin, besteak beste, Bilborockeko bertsolaritza-tailerrak”.

Informazio guztia: Basque Fest

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button