BESTELAKOAK

“basque FEST”, euskal kultura eta abangoardia

Artea, musika, dantza, diseinua, berrikuntza, kirola eta gastronomia bateratuko dituen topaketa da Bilbon izango den basque FEST. Martxoaren 28tik 31a bitartean egingo da, bost urteren buruan hiriko ekitaldi finkoa eta sendoa bihurtzeko asmoz.

Bilboko Udalak antolaturiko jaialdiak askotariko ekitaldiak bilduko ditu: Kontzertuak, erakusketak, kale-antzerkia, haurrentzako animazioa, artisautza-lanak, moda, herri kirolak eta sukaldaritza, besteak beste. Ekitaldiok hiriaren hainbat txokotan egingo dira: Alondegian, Erriberan, Zazpi Kaleetan, itsasadarrean, museoetan, eta abar. Aurtengoa, jaialdiaren “zero edizioa” izango da.

Hala, Erriberako Merkatua diseinuko marken erakusketa eta salmenta gune bihurtuko da. Hainbat marka ezagun bertaratuko dira, tartean,  J+G, Skunkfunk, Alicia Rueda, Poupée Chic, Ian Mosh, Ambrosía Pitigüil, Manderlay, Batela, Mónica Lavandera, River William, Nerea Lurgain, eta Onddo. Disko jartzaile bat ere izango da gunea girotzen. 

Alondegian, berriz, martxoaren 28an, 29an eta 30ean, 21:00etatik 23:00etara, musikaz gozatu ahalko da: Belako, Maderacore, Joseba Irazoki eta Mobydick. Iñaki Plazak, berriz, Plaza Berrian martxoaren 30ean joko du, 19:00etan. Dantza tradizionalek ere bere tokia izango dute, martxoaren 28an eta 29an, 19:00etan, Patxi Perezen eta Erdizka Lauetanen lanekin.    

Jaialdia, gainera, ostalaritzan eta dendetan ere nabarituko da, Zazpi Kaleetako, Abandoko eta Indautxuko kalerik ezagunenetan, hain zuzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button