MUSIKA

Bas(h)oan, Amorante, Akauzazte eta Ibon RG, Joxean Artzeren omenez

Joxan Artze euskal poeta eta txalapartari 2018ko urtarrilaren 12an zendu zen. Usurbildarra Artze anaietako bat zen. Horretaz gainera, Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi zituen, tartean, Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai. Bada ostegunean, Artze omenduko dute Bilboko Kafe Antzokian, Izar&Star egitarauaren saio berri bat tarteko. Omenaldia  Joxean Artze. Txoria, Txori lelopean egingo da.

Emanaldia 21:30ean hasiko da, eta ondokoak izango dira oholtzan: Bas(h)oan, Amorante, Akauzazte eta Ibon RG.

Hauxe iragarri dute ekitaldiaren antoltzaileek: “Izar & Starek eta Kafe Antzokiak, guretzako ohore bat den omenaldi sentitu bat egin nahi diogu (Artzeri), Euskal Herriarik abangoardiakoena eta pertsonalena ordezkatu zezaketen musikari garaikide handi batzuen eskutik. Horiek dira adibidez, Bas(h)oan, tradizioa eta etorkizuna uztartzen dituen Joseba Irazoki eta Beñat eta Julen Achiaryren egitasmo ohiz kanpoko eta urratzailea, Akauzauzteren rock aurreratu eta industriala, Amoranteren eklektizismo folkaniztun kitzikagarria eta Ibon RG heterodoxoa bere ibilbidearen hasieran, Eten, Mursego, Xabier Montoia eta mila istoriotan ibili eta gero”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button