IKUS-ENTZUN

“Villabona.doc” dokumentalen zikloa “Nola?” filmarekin hasiko da bihar

Villabonako Gurea Antzokian, Villabona.doc dokumentalen programa egingo da hil honetan seigarrenez. Zikloa bihar bertan hasiko da, Nola? dokumentalaren emanaldiarekin.

Fermin Muguruzaren egitasmo berria da Nola?, eta dokumentalak hauxe kontatzen du: Katrina urakanak New Orleans hirian eta bertako musikariengan eragindako kalteak jaso ditu, hondamena gertatu eta hamar urtera.

Zikloaren baitan beste bost dokumental aurkeztuko dira: maiatzaren 19an, Chicas nuevas 24 horas; 24an, Fuoristrada; 26an, K2. Touching the sky; 31n, Amy; eta, azkenik, ekainaren 2an, The Visit.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button