MUSIKA

“Baserriko Uzta”-ren edizio berria larunbatean, Arabako Anutzitako Beltzitina baserrian

Bigarren urtez antolatu du Arrosa Irratien Sareak Baserriko Uzta, laborantza ekologikoa eta musika elkartzen dituen egitasmoa.

Urtaro bakoitzean herrialde bateko etxalde batean antolatzen den egitasmoa da, eta oraingoan, ekainaren 15ean, larunbatean, Arabako Anutzita herriko Beltzitina baserriak hartuko du egitasmoaren ohorea.

Bertan, Olatz Salvador bakarlariak kontzertu oso berezia eskiniko du bazkalostea girotuz. Baina aurretik Beltzitina baserriko txokoak eta bazterrak ezagutu ahalko dira egitasmo honetan antolatu den bisita gidatuaren barruan. Ondoren bazkaria ondu da, baserriko produktu eta jaki ekologikoak dastatzeko aukera paregabea eskainiz.

Egitarauak antolatutako hurrengo hitzorduak abuztuaren 31an, Zuberoan, Pagola herriko Safran Lilia baserrian, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da. Eta Eibarko  Sosola baserrian, azaroaren 9an, Ruper Ordorika arituko da egitasmo berezi honi amaiera emanez.

Hala, egitasmoaren helburua, urtaro bakoitzean herrialde bateko etxalde bat ezagutzeko aukera emateaz gain, bakoitzean musikari edota bakarlari baten kontzertu akustiko bereziak eskaintzea da.

Egitarauan parte hartzeko, aurrez eman beharko da izena eta  izen ematea eta gainontzeko informazioa, arrosasarea.eus web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button