LITERATURA

Institutuko sasoia, ekintza lazgarriak, sekretuak

Gai ezberdinak tratatzen dira duela gutxi argia ikusi duten gazteentzako lan hauetan: Lepoan hartu (John Andueza Altuna, Elkar), Elurpean (Jokin de Pedro, Elkar), eta Jauregiko sekretua (Maribel Aiertza, marrazkilaria Aitziber Alonso, Ibaizabal).

Lepoan hartu lanean, hainbat kontu gazteen artean puri-purian dauden gaiei buruz:  Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako…
Elurpean lanean hauxe kontatzen da:  “Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek buruhausteak besterik ez dizkio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea.

Maribel Aiertzaren Jauregiko sekretua ipuinean Nafarroako herri txiki batera aitona-amonen etxera abuztua pasatzera doan mutiko baten abenturak kontatzen dira. Herrian jauregi bat dago eta bertako sekretua argituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button