Nontzeberri

“Baserri” ikuskizuna Zarautzen, Dantza Zirkuituaren eskutik

Asteburu honetan, irailaren 7an, XIV. Dantza Zirkuituak Zarautzera eramango du programazioa. Bertan euskal kulturaren alderdi mitologikoaren eta lurtarraren artean egindako bidaia bat proposatuko du: Baserri ikuskizuna. Hitzordua, Modelo aretoan izango da, 20:30ean.

Larrua Proiektuaren ikuskizunak, euskal kulturan guztiz errotuta dauden baserriko ohiturak interpretatu eta egungo garaira ekarriko ditu, “baserriko tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotuz”. Baserria  mitologiaz jantzi eta lurtarraren eta mitologikoaren arteko paralelismoa egiten da.

Hizkera propioa lortzen du Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza-proiektuak, estiloak, fisikalitatea eta diziplina ezberdinei dagokionez. Izan ere, break dance eta dantza garaikidea uztartzen ditu ikuskinak.

Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekoentzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean, euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko. Hortik Larrua Proiektuaren jaiotza.

Dantza Zirkuituaren emanaldi hau, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bitartez antolatutako ekimena da eta aurtengoa, hamabosgarren edizioa da, urtarriletik abendura bitartean, 80 emanaldi eskainiko dituena, Euskal Herriko 26 agertokitan.

Informazio gehiago, hementxe.

TRAILER BASERRI from Proyecto Larrua on Vimeo.

Exit mobile version