Nontzeberri

Baserri giroan, sukalde txokoan, “Artantxuriketan”

Ostegunean, irailak 5, kantu ikuskizun berezia antolatu da Zarautzeko Modelo Aretoan:  Artantxuriketan. Maixux Zugarramurdik eta Ansa ahizpak bultzaturiko proposamen musikala da Artantxuriketan. 20:30ean hasiko da ikuskizuna.

Arantxa, Ainhoa eta Maiderrek eta Maixux Zugarramurdik urte asko daramate musika munduan, ofizio eta batez ere afizio bilakaturik. Protagonistek ganbara batean, artoa zuritzeko zereginean, elkartu eta hizketan zein kantuan igarotako arratsaldea irudikatuko dute, eta horixe da oholtzaratuko dutena.

Antolatzaileen hitzetan, “Ahozko-trasmisioa, mendeetan zehar, baserri giroan, sukalde txokoan eta baita lan-giroan eman da. Ikuskizun honetan, hori irudikatu nahi izan dute. Sukalde edo ganbara batean, artoa zuritzeko zereginean, familia elkartu eta hizketa goxoan igarotako arratsaldea. Ikuskizunaren izenari dagokionez, Artatxuriketan izan behar zuena, Artantxuriketan bihurtu zen hitz-joko bat medio. Izan ere, Ansa Ahizpen amaren txikitako bizilekua Goizuetako Artantxu baserria da. Bertan ikasiak dira, ikuskizunean agertuko diren kontu eta kantu guztiak.”

Exit mobile version