BESTELAKOAK

Baserri giroan eta sukalde txokoan, tradizioak

Gaur, Iruñeko Kondestable Civivoxean, ARTAnTXURIKETAN euskarazko ahozko tradizioa zertan den  jakiteko, Ansa ahizpak & Ama taldearen eskutik. Euskarazko kantuz eta kontuz osatutako saio berezi bat.

Ansa ahizpak & Ama taldeak urte asko daramatza  musika munduan, ofizio eta batez ere afizio dutelako. Eta hori ez da kasualitatea, haien etxekoen eta ingurukoen musika zaletasuna kontuan hartuta.
“Ahozko-trasmisioa, mendeetan zehar, baserri giroan, sukalde txokoan eta baita lan giroan ere emana izan da. Ikuskizun honetan, hori irudikatu nahi izan dute. Sukalde edo ganbara batean, artoa zuritzeko zereginean, familia elkartu eta hizketa goxoan igarotako arratsaldea. Ikuskizunaren izenari dagokionez, Artatxuriketan izan behar zuena ARTAnTXURIKETAN bihurtu zen hitz-joko bat dela medio. Izan ere, amaren txikitako bizilekua Goizuetako Artantxu baserria da. Bertan ikasiak dira, ikuskizunean agertuko diren kontu eta kantu guztiak”.

Emakume askoren lana izan da, transmisioa, kulturaren ondasun handia batengandik beste batengana, ahoz aho, geure kultura eta tradizioa bermatzeko eta iraunarazteko. Horixe ere lortu nahi dute emanaldi honen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button