IKUS-ENTZUN

“Her” filma, FAS zineklubean

Spike Jonze zuzendariak filmatutako Her (AEB, 2003) lana aurkeztuko du Bilboko FAS zineklubak, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Filmak, 2004an, Gidoi Onenaren Oscar saria jaso zuen.

Pelikulak Theodore (Joaquin Phoenix) eta Adimen Artifizialeko sistema operatibo baten arteko hartu-emanaren inguruko lana da. Sistema operatibo horrek Samantha du izena (Scarlett Johansson aktorearen ahotsa du), eta emakume sexy, inteligente eta leialaren izaera du.

Filmak teknologiaren eta sentimendu afektiboen arteko harremanaren gaineko gogoeta da. Harreman hori maitasun-istorio erromantiko gisa pantailaratzen du Spike Jonze zinegileak, ironiaz. Bakardadearen gaia ere aztertzen du.

FAS zineklubaren arabera, “(…) ikuslearen hausnarketa urrunago doa, gure harremanetan zer eskatzen dugun eta zer eskaintzen dugun baloraziora eramaten gaitu film ausart honek. Hunkigarria eta sakona, Her proposamen harrigarria da non erromantizismoa eta amets zientifikoa ezin hobeki agertzen diren. Ekoizpen txukuna  eta protagonisten antzezlan bikaina da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button