MUSIKA

Bartzelona euskal musikaren erakusleiho

Bartzelonako Euskal Etxeak Euskal Herria Sona musika programaren 15. edizioa ondu du. Ohikoa den legez, ekimenaren arduradunek egitarau oparoa egin dute. Hala, Euskal Herriko musikagintzaren askotariko 15 ordezkari inguru Kataluniako hiriburuko sei aretotan izango dira, Euskal Etxea bera, Razzmatazz, Apolo La [1], Bikini, CAT eta L’Auditori, hain zuzen ere.

Egitaraua ostiralean, urriak 26, hasiko da Laurobak Passeig del Born-en emango duen kontzertuarekin, 20:00etan. Dena dela, aipatu behar da, iragan urriaren 20an, Bakelite bikote bizkaitarra ere izan zela Bartzelonako Euskal Etxean.

EH Sonaren egunik garrantzitsuenetarikoa larunbata izango da, urriak 27. Izan ere, egun horretan Bartzelonan makina bat zale dituen Lisabö taldeak joko du. Gipuzkoarrek hainbat alditan parte hartu dute Bartzelonako Primavera Sound jaialdian eta sekulako harrera izan dute beti. Seikotearekin batera Ama Say izango dira. Bizkaitarren emanaldia ere berezia izango da, kasik ez baitute kontzertutik egiten. Iragan astean, Lisabörekin izan ziren Aitzealdenk! jaialdian.

Gainerako artistak ondokoak dira: Etxe (urriak 31); The hot wok (azaroak 2); The Sparteens (azaroak 3); Kherau (azaroak 9); We Are Standard eta Jabier Muguruza (azaroak 10); Ruper Ordorika (azaroak 16); Norte Apache (azaroak 17); Mikel Urdangarin (azaroak 22); Doctor Deseo (azaroak 23); Peachy Joke (azaroak 24); Soziedad Alkoholika (azaroak 30); eta, azkenik, DJ Makala (abenduak 1).

Egitarauren gaineko xehetasunak (ordutegiak, tokiak, sarreren prezioak, eta abar) ehsona.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button