MUSIKA

“Barruan”, Bilboko jaialdi berria

Honela aurkeztu dute jaialdia ekimenaren antolatzaileek: “Bilborako diseinatutako hiri ibilbidea da Barruan. Hirian izango den bidegurutze bat izango da, estilo, leku eta diziplinen arteko nahastura bat, zeina ustekabean sartu den hirian ohikoak ez diren lekuetan egingo diren kontzertuekin batera, gastronomiak lagunduta”. Jaialdia urriaren 5ean, 6an eta 7an egingo da.

Hala, urriaren 5ean, ostirala, Arkeologia Museoan, Los Hermanos Cubero taldeak joko du, “jota & bluegrass”, 18:30ean. Musika emanaldiarekin batera Showcooking-a ere izango da.  21:30ean, halaber, Azkuna Zentroan, Rone artista izango da, “ekoizle frantziarrarra,  elektronika dotorea”, oraindik zehazteke dagoen beste artista batekin. Azkenik, 1:30ean, Muelle tabernan, laster iragarriko duten artista batek joko du.

Larunbatean, egitaraua eguerdian hasiko da, 12:30ean, Tap Room La Salve gunean, Campos Elíseos Antzokian: Joaquín Pascual musikaria, “Estatuko indie erreferente bat, Mercromina eta Srufin´Bichos taldekide izan zen”, Showcooking-a eta otordua. Arratsaldean, La Brasa Canalla tabernan, kontzertua izango da.

Gau partean, 21:30ean, Ercilla Hotelean, hainbat talde eta artista bilduko dira: Coucou Chloe, “Londres hiriko artista, live show sentsuala”; Shy Girl, “gure apustu elektronikoa, Londresekoa”; Putochinomaricon, “Chenta taiwandarra, homofobia eta arrazakeriaren kontrako eredu bat da; Dinamarca, “ekoizlea, hardcore, gabba eta erdi makina”, eta Miravalles, “Bilboko klubetako DJ klasiko bat”.

Azken egunean, igandean, jaialdia Itsas Museoaren zabaldegira iritsiko da. Bertan, Huias, “hots goxo eta aldakorra”, Urgatz, “talde bermeotarra, pop-new-wave-futurista”, eta hirugarren talde batek joko dute, 13:00etan.

Unodos!! eta NuncaMás promotoreek, Cuatro Barbas musika ekoizpen-etxeak eta Encarta kontzertu zikloak ondu dute jaialdia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button