LITERATURA

Jean Echenoz-en “Courir” lana euskaraz

Behin eta berriz eskatu behar izan zioten Emil Zatopek-i lasterka has zedin. Baina behin hasita, ez zen berriz gelditu. Eta etengabe azeleratzen jarraitu zuen. Lan honetan duzue lurrean bizkorren korritu zuen gizona. Baina inon irakurri dugunez ez da biografia bat, eleberri bat da huts-hutsean, eleberri dardaratsu, eliptiko eta ironikoa.

Egunkarietan ere honakoak irakurri ditugu: “Zatopek korrikalari handia izan zen, handienetakoa, eta, pasarte historiko jakin batean -1968 sobietar tankeek ‘Pragako udaberria’ zapuztu zutenean-, gero erruz ordaindu zuen jarrera heroikoa izan zuen gizon arrunta, uneoro duintasuna mantentzeko gai izan zena. Alemanak Moravian sartu zirenean hasi eta sobietarrak Txekoslovakian sartu zirenean amaitzen den liburu honetan tarte handia du kirolak, baina ez da inondik ere beharrezkoa atletismoa gogoko izatea liburuaz gozatzeko, bertan bat egiten baitute irakurketaren plazerrak eta giza bizitzari buruzko hausnarketak. Modu oso arinean dago idatzia, sinpletasuna eta umorea uztartzen dituela; bere originaltasunean, publiko zabalari zuzendutako lana da.”

Gerardo Markuletak itzuli du Orange herrian jaio zen Jean Echenoz-en Courir lana, eta meettok argitaletxeak argitaratu du. Duela egun batzuk gurean jaso dugun liburu ederra da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button