ARTEA

“Barru, barren, barrene” erakusketa, Arriarango urtegian

Datorren ostiralean, ekainak 14, 19:00tan, Arriarango urtegiko eskulturetako baten barnean egingo den Barru, barren, barrene erakusketa berezia zabalduko da. Erakusketako partaideak honakoak izan dira: Antonio Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran, Koenraad Van den Driessche, eta Nestor Basterretxea.

“Arriarango urtegiaren horman, Nestor Basterretxeak obra hartako ingeniariekin batera diseinatu zuen egitura bat aurkitzen dugu. Egitura hartan badira bi bolumen eta bolumen horien barrenean badira zenbait gela. Ekimen honek haietako gela batzuk erakusketa leku gisa baliatuko ditu. Gela horiek erabiltzeak herri-lan ingeniaritza eta artea uztartu zituen obrari begiratzeko modu bat eskaintzen du, baina baita ere bere testuinguruaren inguruko gogoeta bat eragin ere, Beasaingo ezohiko enklabe gisa eta hark inauguratutako garai batekin loturan. Izan ere, Usurbe Antzokiko udal erakusketa aretoa, Arriarango urtegia inauguratu eta hilabete gutxitara inauguratu baitzuen Basterretxeak berak. Gertakari pare horretatik abiatuz, Harriak egitasmoaren gakoetako bat landu nahi da, herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzea, alegia”.

Informazio guztia, hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button