ARTEA

“Barriek 2019” programa aurkeztu da Bilboko Rekalde aretoan

Barriek erakusketa-programaren aurtengo edizioa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Rekalde aretoan. Bertako Kabinete Abstraktuan, aurten garatuko den programaren lehen erakusketa ere aurkeztu da, Cristina Gutierrez Meurs artistarena, martxoaren 10ra arte bisitatu daitekeena.

Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Barriek 2019 programa aurkeztuko du Bilboko Rekalde aretoan, sormen artistikoko bekak jaso dituzten artisten artistekin batera. Lorea Bilbaok hauxe nabarmendu du: “Ekimenaren helburu nagusia da Bizkaiko sormen-talentuen lana ikusaraztea eta ibilbide artistikoan laguntza ematea”.

Diogun bezala, Barriek 2019 programa hasteko, Cristina Gutierrez Meurs artistaren lana izango da lehenengo erakusketako protagonista: Trapos sucios. Artistak 2016tik hona genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen izenak bordaturik dituzten gorbatak aurkeztu ditu. Horiekin batera “mila aurpegi dituen pandemiaren” inguruko hainbat testu beldurgarri paratu ditu marrazki-almanake ederrez horniturik. Hain zuzen ere, Barriek 2019 programan 1+4 artista aurkeztuko dira, “hau da, programaren bitartez duela zenbait urte beka jaso zuen artista bat berreskuratuko dute, eta bera arduratuko da aurtengo edizioko bekadunen erakusketen txandei hasiera emateaz. Hori horrela, Cristina Gutierrez Meurs-ek emango dio hasiera zikloari. 2005ean jaso zuen foru-erakundearen beka.”

Aipaturiko erakusketaren ostean, Endika Basaguren (martxoaren 12tik maiatzaren 5era), Oihane Iraguen (maiatzaren 7tik ekainaren 30era), Irati Urrestarazu  (uztailaren 2tik irailaren 1era arte) eta Pau Figueres (irailaren 3tik urriaren 20ra) artisten lanak ikusgai jarriko dira.

Barriek programarekin Bizkaiko Foru Aldundiak helburu argi bat du: gizarteari sormen artistikoko beka bat jaso duten artista bizkaitar berriak ezagutaraztea, bai eta haien lehenengo urratsak sustatzea eta sormen plastiko zein bisuala garatzeko baldintza egokiak sortzea ere, gehitu du Lorea Bilbaok.

Artistekin jarduera osagarriak ere antolatuko dira, hala nola, norbere burua eta lanen gakoak ezagutzeko tailerrak eta topaketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button