ARTEA

“Barriek 2016” programan, Ana Riaño artistaren erakusketa

Rekalde Aretoak Ana Riaño (Bilbo, 1985) artistaren RRSS (Redes Sociales) erakusketa zabaldu du, irailaren 6tik azaroaren 1era, Barriek 2016 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak erakusketa formatuan ezagutarazten dira.

Tituluak berak adierazten duenaren arabera Riañok teknologia berrietan jarri du arreta, bereziki gizarte-sareetan, nortasunaren eraikuntza eta intimitatea beste pertsona ezezagun batzuei erakustea ikertzeko. Horretarako Yves Kleinen biografiaren zati erdi-benetako bat aukeratu du haren bizian izan ez ziren pantailaratzeak sortu ditu: “Horrela lortu nahi dut errealitatea eta fikzioa bateratzea esangura-maila berean”.
Gainera proiektuak hainbat margo ditu: “Eurotan pintatzen ditut artista, galeria-jabe, museoen zuzendari, arte-kritikari eta nire inguruko gizarteko beste eragile batzuen gizarte-sareen egoerak, hau da, haiek facebook eta twitterrera bidalitako esaldiak, ideiak, argazkiak, You Tubera igotako bideoak, eta abar”.

Arte munduan ibilbide oparo eta luzea duen Ana Riaño artista Bilbon bizi da eta berton egiten du lan. 2008an lizentziatura lortu zuen EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta hainbat lantegi egin ditu Manu Arregui, Dora Salazar, Begoña Zubero eta Imanol Marrodánekin, besteak beste. Paris, Extremadura, Errioxa, Madril, Murtzian, Sizilia edo Guatemalan jarri du bere obra ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button