LITERATURA

Literaturaren inguruko ekitaldiak

Beti egoten da egun hauetan, literaturaren inguruko ekimenen bat edo beste. Ostegun honetan, 19:30etan, poesia errezitaldia egingo da Kurkudi Herriko Tabernan Leioan. Bertan, Mikel Etxaburuk bere liburuaren aurkezpena egingo du, Zu zara orain txoria.

Larrabetzun ostera, Literaturaz berbetan ekimenaren barruan Koldo Izagirre izango da gaur Autopsiarako frogak lanaren gainean elestatzen. Betiko lez, 20:00etan, Hori Bai gaztetxean izango da. Miren Agur Meabe maiatzean izango da Larrabetzun, Bitsa eskuetan liburuko poemez hitz egiten. Gaur bertan, liburu horretako poema irakurraldia egingo du Miren Agur Meabek, 19:00etan Orioko kultur etxean, Ibone Ibazetaren musikarekin.

Eta bihar, Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo dute, 20:00etan Urnietako Saroben.
Haragizkoa, hitza, musika eta irudia uztartzen dituen Omar Nabarroren Haragizko amoreak (Susa) poema liburuan oinarritutako ikuskizuna ere eskainiko dute Edorta Jimenez (ahotsa), Rafa Rueda & Jaime Nieto (musika) eta Joseba Barrenetxeak (irudia), Busturiako Kultur Etxean, ostiralean, 20:00etan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button