ARTEA

Baroja Collet artistaren lanak Durangoko Museoan

 

Urriaren 3tik azaroaren 2ra bitartean, Baroja Colleten Gure alfonbraren zulo izeneko erakusketa zabalik egongo da Durangoko Museoan. Barojak (Le Creusot, Frantzia, 1957) eskulturak (brontzeak, altzairuak) eta collageak jarri ditu ikusgai.

Adituen arabera, lehen begiratu batean edonori harrigarriak irudituko zaizkio Baraja Colleten arte lanak, baina barne-gogoetaren ondorioak agertzen diren neurrian, bere sorketa eraginkorraren argi izpiak ikustera garamatza.

Juan Luis Baroja Collet kezkatia eta nekatu ezinezko langilea da. Artista hau ez da geldirik egoteko jaioa, eta alde batetik eskulturgintzan eta bestetik grabatugintzan aritzen da.
Era askotariko irudiak erabili izan ditu eta azken aldian abstrakzioaren bidez, formak iradokiz, bere lana gaindituz joan da. Bere irudiak hornituz, mundura ez ezik zeru zabalera begira jartzen gaituzte, gizakiak bere barrualdetik betidanik dituen izatearekiko kezkak azaldu nahirik. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button