IKUS-ENTZUN

Zientzia fikzioa ikusgai, EHUn

2001: A Space Odyssey eta Planet of the Apes film arrakastatsuak estreinatu zirenetik 50 urte bete direnean, zientzia fikziozko liburuen eta DVDen erakusketa txikia antolatu du Bizkaiko Campuseko Bibliotekak, otsailean eta martxoan.

1968an, zinemaren historiako film moderno eta arriskutsuenaz etorri zen: Stanley Kubrick-en 2001: A Space Odyssey. Zientzia-fikzio film honetan gizakiaren etorkizuneko eboluzioa kontatzen du. Kubricken lan hau zinemaren historiako pelikularik onenen artean kokatu ohi da, Kubrickek beragatik jaso zuen Oskar saria.
Bi hilabete lehenago bakarrik, otsailaren 8an, Franklin J. Schaffner-en Planet of the Apes kultuko filma estreinatu zuten, Charlton Heston protagonista zuena.

Hori dela eta, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa txiki bat prestatu du ikaskuntza aretoan (4. solairua). Bertan ikusiko dira pantailetara eramandako zientzia fikziozko hainbat eleberri, gidoiak, azterlan kritikoak, eta generoko zenbait film garrantzitsu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button