ESZENA

Barne mundua azaleratzeko kodea

Elorrioko Arriola gunean MA kolektiboak, Lua Kastore izeneko lana oholtzaratuko du bihar, martxoak 16, 19:30ean. Obraren testua Oihane Enbeitak egin du, eta Eneritz Zeberiorekin batera zuzendari lanak ere egin ditu.

Bihar ikusiko den pieza horretan, antzerkia, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartzen dira, sorkuntza lan poetikoa osatuz, eta barne mundua azaleratzeko kode bat planteatzen du, gorputza bera espazio eszeniko bihurtuta. “Gugan bizi diren argi eta ilunen adierazle plastikoa izango da. Galdera arketipikoak eta intimoak azaleratuko ditu, hautura horrek  argibide bat eman edo bide bat argitu dezakeen esperoan”.

2018ko Joseba Jaka Sorkuntza Beka jaso zuen proiektua da Lua Kastore. Oso berritzailea izateagatik aukeratu dute proposamen hau: batez ere dramaturgia proposamena da berritzailea, nortasun handiko atmosfera bat sortzea helburu duena. Atmosfera hori lortzeko, hitzaren, gorputzaren, soinuaren eta irudiaren adierazpenak uztartuko dituzte.

Lanean parte hartzen duten interpreteak Oihane Enbeita, Aintzane Revuelta, Aiala Echegaray, Elai Sarasola eta Helena Wilhelmsson dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button