ESZENA

“Barealdi Magikoa” Tanttaka Teatroaren lana Gasteizen

Gasteizko Nazioarteko XXXIX. Antzerki Jaialdiak laster itxiko ditu bere ateak baina ekimena amaitu baino lehen, azaroaren 12an eta 13an, bihar eta etzi, Tanttaka Teatroa  eta Espainiako Antzerki Zentro Nazionalaren eskutik, Barealdi Magikoa lana ikusteko abagunea egongo da Teatro Principal Antzokian. Biharko saioa, hain zuzen, euskaraz izango da, eta aipatu behar da Harkaitz Cano idazleak euskaratu duela obra hau.

Barealdi magikoa gaur eguneko antzerki panoramako egile eta zuzendari interesgarrienetako bat den Alfredo Sanzol iruindarraren azken sorkuntza da. Obra hau, Madrileko Valle-Inclán Antzokian eszenaratu zen urriaren 10ean.

Alfredo Sanzol antzezlanaren egilea eta zuzendaria da, eta Fernando Bernues, Sandra Ferrus, Mireia Gabilondo, Aitor Mazo, Aitziber Garmendia eta Iñaki Rikarte dira antzezleak.

Lanak Olivierren istorioa kontatzen du. Bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia da, eta tarteka aluzinagarria suertatuko den bidaia berri bati ekingo dion; finean, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila ibiliko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button