BERTSOTAN

Bardoetako bigarren asteburuan, sei saio

Martxoaren 24ra arte iraungo duen taldekako txapelketak hainbat saio antolatu ditu asteburu hotz honetarako Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Errazkinen eta Barañainen.

Guztira, sei saio izango dira otsailaren 9, 10 eta 11an, aipaturiko herrietan. Gaur berton, 19:00etan, bertso merendua izango da Lesakako Arrano Elkartean. Han izango dira, Lesakako Unibertsolariak eta Barañaingo Barakinak taldeak. Egun berean, eta ordu berean, bertso saioa izango da Otsagabiako Gartxot elkartean. Amortziaren Eliobak eta Xirristi Drimtin taldeak izango dira lehian. Eta gaueko 20:00etan, bertso saioa izango da Lakuntzako Sorginak tabernan, Sakanako Sakana Zart eta Malerreka eta Baztango Addams familia taldeekin.

Biharko programazioan, Errazkingo Txirrika elkartean, 17:30ean, bertso-merendua izango da (Larraun da Araitz) Bi dozena etxeko taldea eta Lizaharrak taldearen artean. 19:00etan, Barañaingo Gaztetxean saioa izango da. Etxeko Patioko Banda eta Berako Ibardin:Hiru ta lau dira zazpi taldeak ariko dira.

Igandean, azkenik, Barañaingo Haizea elkartean, 18:00etan, Herriko Barañetak eta Sakanako Sakana Zart taldeak ariko dira kantuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button