BERTSOTAN

Bardoen lehenengo fasea amaitzear

Bardoak txapelketak sei saio izango ditu asteburu honetan eta horiekin amaituko da lehen fasea. Otsailaren 2an abiatu ziren Bardoak eta martxoaren 24an amaituko dira, Lekunberrin.

Ostiral eta larunbatean Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan jokatuko dira saioak. Ostiralean, 19:30ean, izango da zita Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean. Han arituko dira herriko taldea, Lizaharrak, eta Iruñeko Mirristi Drimtin. Egun berean, baina 20:30ean, bertso saioa izango da Iruñeko Arrano elkartean, Xirristi Drimtin eta Aldatzea komeni taldeekin. Ostiraleko azken bertso saioa Altsasun izango da, herriko gaztetxean, 21:00ean hasita. Bertan Sakana Zirt eta Patioko Banda taldeak arituko dira kantuan.

Larunbatean beste hiru saio izango dira. Elgorriagako ostatuan, 18:00etan, Addams familia eta Barañetak taldeak bilduko dira. Iruñeko Alde Zaharreko Gaztetxean, 19:00etan, Topa bardo kopa! eta Amortziaren eilobak taldeak. Azkenik, 19.30ean, Garraldan bertso saioa izango da, Pirini Bardó eta Unibertsolariak taldeekin.

Martxoaren 2tik 11ra jokatuko dira bigarren faseko saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button