BERTSOTAN

Bardoen finala, Etxarri Aranatzen, bihar

Bihar, Bardoak Nafarroako taldekako txapelketaren hirugarren edizioa amaituko da. Etxarri Aranazko frontoian jokatuko da finala, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Hiru taldek hartuko dute parte finalean, Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak. Honako bertsolariak egongo dira finalean: Saioa Alkaiza, Aimar Karrika eta Irati Majuelo Obario Maldikoak taldean; Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Migel Mari Elosegi Luze, Atekaberts taldean, eta Julen Zelaieta, Aitor Elexpuru, Patxi Castillo eta Jokin Pinatxo, Larungo antenak taldean.

Ohi bezala, finala amaituta triki-poteoa egongo da herrian eta amaitzeko Bardoen afaria. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button