BERTSOTAN

Bardoen bigarren asteburu ederra

Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Barañainen eta Errazkinen izan ziren saioak. Ostiralean, 19:00etan, Lesakako Arrano elkartean, Lesakako Unibertsolariak eta Barañaingo Barakinak taldeen arteko saioa izan zen. Azkenean etxeko taldearentzat izan zen puntu irabazlea.
Ordu berean, Otsagabiako Gartxot elkartean, Amortziaren eliobak eta Xirristi Drimtim taldeak bildu ziren. Lehenak, onenak.
Ostiraleko hirugarren eta azken saioa Lakuntzan jokatu zen, Sorginak tabernan, Sakana Zart eta Baztan/Malerrekako Adams familia taldeen artean.  Azken hori izan zen onena.
Larunbateko saioetan,  Araizko Bi dozena taldea, eta Berako Ibardin: hiru ta lau dira zazpi taldea izan ziren onenak. Eta azkenik, Sakanako Sakana Zart taldea izan zen onena igandeko saioan.

Datorren asteburuan Bardoak ekimenaren lehen faseko azken saioak jokatuko dira. Guztira sei: ostiralean Lizarran, Iruñean, Altsasun eta larunbatean berriz, Elgorriagan, Iruñean eta Garraldan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu