BERTSOTAN

Bardoak txapelketaren lehen fasea amaitzear

Bardoak txapelketaren bigarren fasea otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da, baina lehenago Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeko saioak jokatu beharko dira.

Otsailaren 5ean, ostiralean, Mezkiritzeko Txoko elkartean, 19:30ean, Pirini Bardó (Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda)  eta Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu) bilduko dira. Geroago, Alliko ostatuan 20:00etan, Larraun/Araizko (Larraun da Araitz) Bi dozena (Joana Ziganda, Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta, Juan Mari Irastortza eta Arkaitz Goikoetxea)  eta Iruñeko Mirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Mikel Juaniz, Oscar Sanz de Acedo eta Asier Saragueta) arituko dira.

Otsailaren 6an, larunbatarekin, Otsagabiako Gartxot elkartean, 17:00etan, Iruñeko Xirristi Drimtim (Xabier Terreros, Migel Anjel Ortiz de Guzman, Xabier Zarraluki eta Unai Uberetagoena) eta Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta “Etxabe” eta Jon Silveira) norgehiagokan izango dira. Etxarri-Aranazko gaztetxean, 18:00etan, Etxarri-Aranazko Einnekin (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza, Unai Artieda, Saats Karasatorre eta Jon Arratibel) eta Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Pablo Perez eta Jon Arrizibita) batuko dira.

Otsailaren 7an, igandez, Iruñeko Iturramako Erletokieta auzo lokalean, Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Pablo Perez eta Jon Arrizibita) eta Lizarraldeko Lizarrako kardoak (Ander Aranburu, Mikel Pinillos, Pello Etxaniz, Cesar Etxeberria eta Aitor Irazustabarrena) aurrez aurre.

Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button