Nontzeberri

“Bardoak” txapelketako finalaurrekoetako bi saio asteburu honetan

Bardoetako finalaurrekoetako bi saio jokatuko dira asteburu honetan. Atarrabian, pasa den astean Tuteran izandakoaren itzulera jokatuko da gaur martxoak 6, Leitzako eta Sakanako taldeen artean, eta Tafallan, Barañaingo eta Berako taldeek egingo dute topo larunbatean.

Diogun bezala, Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña taldeak arituko dira gaur Tuteran, 19:30ean hasita. Tafallan, 18:00etan, Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeak izango dira aurrez aurre, finalerako txartel bila.

Martxoaren 28an izango da Bardoetako finala, Lizarran. Hiru kanporaketetatik sailkatutako hiru talde izango dira bertan kantari, txapela eskuratzeko lehian.

Exit mobile version