BERTSOTAN

“Bardoak” taldekako bertso txapelketa

Iragan astean abiatutako lehen faseak jarraipena izango du asteburu honetan: ostiralean, Iruñean, Berriozarren eta Leitzan, eta igandean, ostera, Lesakan eta Iruñean. Guztira, sei saio izango dira.

Gaur, hiru saio egingo dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean 19:30ean, Iruñeko Obario Maldikoak  eta Malerreka eta Baztango Iluminatiums taldeak. Berriozarko Taupada gaztetxean 20:00etan, Hiru garabardo eta pintxo bat eta Einnekin taldeak. Eta, azkenik, Leitzako Atekabeltz gaztetxean 22:00etan, Atekaberts  eta Barañetak taldeak.

Igandean, halaber, beste hiru saio izango dira: Lesakako Arrano elkartean, bertso-saio bikoitza izango da, 12:00etan (Unibertsolariak eta Bota lasai) eta 15:30ean, (Tantirubertso eta Atekaberts).

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 18:00etan, egingo da asteburuko azken saioa: Mirristi Drimtim eta Larungo antenak.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button